>News

Indarkeria Sexualak Unibertsitatean – Aurre egiteko prestakuntza gida

28 otsaila, 2018|Material USVreact, News, Project news, Reports, Uncategorized @eu|

Proiektua amaitzen ari garen honetan oso pozik gaude bere fruitua izan den gida hau aurkezteaz. Gidari Indarkeria Sexualak Unibertsitatean - Aurre egiteko prestakuntza gida jarri diogu izenburua, eta oinarrian EHUn martxan jarri eta NUP eta HUHEZIn egin dugun formazioa zuen kabuz egiteko beharrezko dena biltzen du: fitxak, materialak eta material gehigarrietara loturak. Materiala burutzeko, gure [...]

Praktika egokien txostena

28 otsaila, 2018|News, Project news, Reports, Uncategorized @eu|

2016ko irailean ingelesez argitaratutako praktika onen azterketa txostena (best practice review) hartu dugu oinarri moduan gure txosten propioa idazteko, bertan zeuden informazioak hedatuz eta hobetuz. Txostenean aurkitu ditzakezue sexu-indarkerien inguruan unibertsitateetan egiten ari diren hainbat ekimenen berri, zuentzat ere lagungarriak izango direlakoan. Hementxe bertan deskargatu dezakezue.

Proiektuaren amaierako informea prest

28 otsaila, 2018|News, Project news, Reports|

Gure proiektuak azken egunak bizi ditu ofizialki. Honen ostean gaiaren inguruan lanean jarraitzeko asmoa dugu, noski, era batean edo bestean. Dena dela, proiektuari amaiera ametako, gure ibilbidearen eta bereziki egindako formazioen errepaso txikia egin dugu "Indarkeria sexualen tiradera irekiz: USVreact proiektuaren balorazio lokala eta formakuntzak" dokumentuan. Hemen duzue dokumentua eskuragarri  nahi duzuenok, baita web orri [...]

Managing, Researching, and Enabling Respectful Sexual Conduct in Higher Education kongresuan

28 otsaila, 2018|News, Project news|

Aste honetan Pam Alldred eta Marta Luxanek #USVreact proiektuaren ingurukoak komentatuko dituzte "Managing, Researching, and Enabling Respectful Sexual Conduct in Higher Education" kongresuan, Ghent-en, Belgikan. 19- 20 February 2018 A two-day workshop organised by ANSER – Academic Network for Sexual and Reproductive Health and Rights Policy INSEP – International Network for Sexual Ethics and Politics Conference Venue: KANTL – The [...]

Donostiko jardunaldiko bideoak

14 otsaila, 2018|News, Project news|

Proiektua ofizialki ixteko gutxiago falta den honetan, gauza asko dauzkagu esku artean. Laster haien berri emango dizuegu. Momentuz hemen uzten dizuegu pasa den urtarrilak 26an Donostian egin genituen jardunaldietako bideoak. Bertan izan ziren mahai nagusiak ikusi ditzakezue (arratsaldeko tailerra ez genuen grabatu) eta horrela edukiaz disfrutatu han egon ez zinetenok ere. Azpiko irudian edo hemen [...]

EHU material

7 otsaila, 2018|Material USVreact, News, Uncategorized @eu|

Indarkeria sexualak unibertsitatean Aurre egiteko prestakuntza-gida Gida: Gida (sarrera, kokapena, fitxa didaktikoak, material batzuk...) Material gehigarriak: 01 Blokeko diapositiba-aurkezpena 01 Blokean 02 jardueran taldeka betetzeko fitxa 02 Blokeko diapositiba-aurkezpena 02 Blokean 02 jardueran taldeka lantzeko definizioen bilduma 02 Blokean 02 jardueran taldeka lantzeko galderen fitxa 03 Blokeko diapositiba-aurkezpena 03 Blokean 03 jardueran taldeka egiteko ariketarako [...]

USVreact proiektuaren ondorio batzuk AFIT-en mintegian aurkeztu ditugu

20 urtarrila, 2018|News, Project news|

Joan den astean oso gustura jardun ginen AFIT ikerketa taldearen mintegian gure proiektuaren behin behineko ondorioak aurkezten. Proiektuko ikerlari nagusia den Marta Luxan aritu zen mintegian eta bertan aritzen da ere gure Adituen panelean parte hartzen duen Mari Luz Esteban doktorea, besteak beste. Hemen argazkitxo batzuk.

Indarkeria sexuala unibertsitatean: hausnarketak mugimenduan (Urt 26)

9 urtarrila, 2018|News, Project news|

Kaixo denoi Denbora gutxiago falta da jada eta hemen jartzen dizuegu urtarrilak 26an Ibaetako Kanpusean egingo dugun jardunaldiaren inguruko informazio osoa. Dakizuen bezala, gure proiektua otsaila amaieran itxiko da ofizialki, nahiz eta formatu ezberdinetan gai honen inguruan lanean jarraituko dugun eta, beraz, jardunaldi hau proiektuaren fase honen itxiera bezala ulertu nahi dugu ere, nolabait. Jardunaldia [...]

Gorde data! Urtarrilak 26 jardunaldia Donostian

19 abendua, 2017|News, Project news, Uncategorized @eu|

Informazio osoa eta eguneratua hemen topatu dezakezue Badira ia bi urte USVreact (Universities Supporting Victims of Sexual Violence) proiektua martxan jarri genuenetik, atzo izan zela dirudi!. 2016ko martxoan martxan jarri ginenetik gauza dexente egin ditugu: sare lokala bildu zuei proiektua aurkeztu eta iritziak jasotzeko; hainbat aditu/aktibistekin formazio eredu bat antolatu unibertsitateko irakasle eta bestelako langileei [...]

Buenos Tratos en las Relaciones Jardunaldi zientifikoan parte hartuko dugu

12 abendua, 2017|News, Project news, Uncategorized @eu|

Hurrengo ostiralean, hilak 15, "Buenos Tratos en las Relaciones" Jardunaldi zientifikoan parte hartuko dugu. "Violencia sexual y otras violencias en el contexto universitario: Abrir espacios para conocer y transformar" hitzalditxoa emango dugu jardunaldiaren baitan eta gure proiektuan ikasitako hainbat kontu aipatuko ditugu bertan. Hemen duzue egitarau osoa eta baita lotura informazio osoa dakarren web orrira. [...]