>News

Eskoriatzan izan gara indarkeria matxistak eta indarkeria sexualak eztabaidatzen

11 abendua, 2017|News, Project news|

Eskoriatzako MUren egoitzan egon gara gaur, HUHEZIn, “Jazarpen sexista eta indarkeria matxista unibersitate-eremuan: berezitasunak eta aurre egiteko estrategiak” jardunaldietan. Parte hartzea oso zabala izan da, bereziki ikasle ugari gerturatu dira jardunaldira eta ondorioz oso pozik gaude gure ekarpena bertan egin izanaz. Hori gutxi balitz mahaian eserita izan ditugu gurekin beste hainbat kide ideia interesgarriak ekarri [...]

Eskoriatzara goaz “Jazarpen sexista eta indarkeria matxista unibersitate-eremuan” jardunalditara!

27 azaroa, 2017|News, Project news|

Hurrengo abenduaren 11n, asteartearekin, "Jazarpen sexista eta indarkeria matxista unibersitate-eremuan: berezitasunak eta aurre egiteko estrategiak" jardunaldian parte hartuko dugu #USVreact proiektutik. Elhuyar eta Mondragon Unibertsitatea PLOTINA (Promoting Gender Balance and Inclusion in Research, Innovation and Training) izeneko Europako proiektuko kideek antolatzen dute jardunaldia. Egitasmo horren bidez emakume ikerlari gehiago egon daitezen sustatu nahi da, emakumeen karrera profesionalak [...]

Aurrera goaz protokolorako saioekin!

13 azaroa, 2017|News, Project news|

EHUko indarkeria matxistaren aurkako protokolorako ideiak jasotzen jarraitzen dute Ianire Estébanez, Aitziber Bañuelos Ganuza eta Blanca Garatek. Gaurkoan Psikologia Fakultatean egon dira, Donostia, HEFAn ikasten duten ikasleekin. Jende piloa agertu da eta saioa ederto dijoa... Egia esan duela ia bi urte #USVreact proiektuarekin hasi ginenean ezin genuen espero halakorik ikusterik eta asko pozten gaitu. Denon artean lanean jarraitzea ezinbestekoa da! [...]

Protokolorako saio berriak eta argazki batzuk

23 urria, 2017|News, Project news|

Momentuz protokolo berria unibertsitate komunitatearekin pentsatzeko egiten ari garen saioak oso ondo doaz, edo hala uste dugu behintzat! Aste honetan eta hurrengoan Bizkaiako azken saioak egingo dira, eta baditugu jada Gipuzkoa eta Arabako saioen data eta lekuak. Hemen azpian uzten dizkizuegu argazki batzuekin batera (Gipuzkoakoak, Arabakoak) Bizkaian geratzen diren saioak: Ikasleei zuzendutako lan-saioak: Urriak 27, [...]

Lehen saioak burututa protokolo berriaren prozesurako

5 urria, 2017|News, Project news|

Aste honetan, astelehen eta asteazkenean, egin ditugu UPV/EHUko indarkeria matxistaren kontrako protokolo berriari begira egiten ari garen saio-sortaren lehen ekinaldiak. Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean egon ginen astelehenean eta Irakasleen Eskolan asteazkenean (argazkitan). Bietan jende dexente agertu zen, eta egindako ekarpenak oso interesgarriak aeta baliotsuak izan zirelakoan gaude. Orain hurrengo zitak dauzkagu parean: Topaketa hauek Aitziber [...]

Bizkaiko kanpuseko saioak indarkeria matxisten aurkako protokoloa lantzeko

26 iraila, 2017|News, Project news|

Hemen dituzue hurrengo asteotan Bizkaiko kanpusean indarkeria matxistaren aurkako UPV/EHUren protokolo berria lantzeko egingo diren saioetako datak. Laster Gipuzkoa eta Arabakoen berri emango dugu ere. Saioetan parte hartzea irekia da eta izen ematea aukerazkoa (zenbat jende egon daitekeen jakiteko gutxi gora-behera). Animatu eta parte hartu! Hona hemen hedapenerako testua: UPV-EHUko GENERO INDARKERIARI AURRE EGITEKO PROTOKOLO [...]

UPV/EHUn indarkeria matxisten aurkako protokolo berria sortzeko prozesua martxan!

10 iraila, 2017|News, Project news|

  Azken hilabeteotan lanean aritu gara UPV/EHUko indarkeria matxistaren aurkako protokolo berriaren prozesuan. Berdintasunerako Zuzendaritzak uda aurretik martxan jarri zuen prozesu honetan unibertsitateko eta kanpoko hainbat eragile eta norbanako parte hartzen ari gara. Hurrengo asteotan hainbat saio egingo dira, zentro eta fakultate ezberdinetan, ikasle eta langileei zuzenduak. Hauen helburua denon iritzia jasotzea da, hala nola [...]

“Indarkeria matxisten aurpegi ezberdinak hemen eta orain” jardunaldia

28 martxoa, 2017|News, Project news, Uncategorized @eu|

#USVreact proiektutik jardunaldia antolatu dugu apirilak 7rako, ostiralarekin, Ibaetako kanpusean, Donostian. Izenburu bezala "Indarkeria matxisten aurpegi ezberdinak hemen eta orain" jarri diegu, hain zuzen ere gure ingurunean gertatzen denaren inguruko hausnarketa izatea nahi dugulako. Unibertsitatean egiten ari garen formazioekin uste dugu ari garela espazio txikia irekitzen indarkeria sexualek gurean hartu dezaketen formen inguruan eztabaidatzeko, hala nola [...]

Ikastaro gehiago Euskal Herriko Unibertsitatean

13 martxoa, 2017|News, Project news|

Aurrera goaz gure ikastaroekin. Hurrengo asteotan ikastaro "fokalizatuak" egingo ditugu. Honek esan nahi du ikastaroa unibertsitateko edozein langileri irekia izan ordez, fakultate eta ikastegi zehatzetan eskainiko dugula. Uste dugu hau lagungarria izan daitekeela, leku berdinean lanean ari diren pertsonak elkarrekin jarri eta denon artean indarkeria sexualari aurre egiteko estrategia eta proposamenak pentsatzea errazagoa izan baitaiteke [...]

UPV/EHUn indarkeria sexualari buruzko galdetegia

9 martxoa, 2017|News, Project news|

Aste honetan galdetegia jarri dugu martxan (onlie eta paperean) gure unibertsitatean gertatzen denari buruzko informazioa eskuratu asmoz. Galdera gutxi batzuk besterik ez dira baina uste dugu abiapuntu ona dela gaiaz apur bat gehiago jakiteko. EHUko ikaslea bazara, eta minutu gutxi batzuk eskaini ahal badizkiozu, asko eskertuko dizugu. Inkesta erabat anonimoa da, eta lotura honetan aurkitu [...]