>News

USVreact ikastaroak, EHUren eskaintzan

2 abendua, 2016|News|

Atzo argitaratu zuen UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) bere abenduko eskaintza, Unibertsitateko irakasleen irakas-prestakuntza (UIPRE) deialdiaren barruan. Beste ikastaro interesgarri batzuekin batera gure ikastaroa ere eskaintzen da, urtarrilean zehar burutuko dena euskaraz zein gaztelaniaz, "Indarkeria sexuala unibertsitatean: prebentzioa, laguntza eta eraldaketa". Ikastaroa UPV/EHUko langileei zuzendua dago, eta informazio osoa topatu dezakezue HELAZen web orrian. Interesa [...]

Kattalingune aurkeztu dute, LGTB arreta zerbitzua

14 azaroa, 2016|News|

Pasa den astean aurkeztu zuten Iruñean Kattalingune LGTB arreta zerbitzua eta asko pozten gaitu notiziak. Zerbitzua bertako Alberejas kalean kokatu dute, baina haien webgunearen bidez ere kontaktatu daiteke haiekin. Esan dutenez abuztuan martxan jarri zituztenetik 300 bat kontsulta jaso zituzten, eta gure ustetan zerbitzuaren beharraren adierazlea da hori, zalantzarik gabe. Elkar-sostengatzeko taldeak jarri dituzte martxan [...]

Hainbat zita gure kalendarioan

7 azaroa, 2016|News|

#USVreact proiektua hasi genuenetik gure helburuetako bat saretze lana egitea da, jakin badakigu jende ugari dagoela guk jorratzen dugun gaiaren inguruan lanean eta hori dela eta guretzako oso garrantzitsua da haiekin topatu, konpartitu eta urteetan sortu den jakintzari ahalik eta probetxu handiena ateratzea. Proiektuko kide ezberdinak, beraz, jardunaldi eta topaketa ezberdinetan egongo gara. Hasteko, azaroak [...]

Protokolo berria Nafarroako Unibertsitate Publikoan

25 urria, 2016|News|

Atzo onartu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan "jazarpen psikologiko, sexu-jazarpen eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako" protokoloa, prebentziozko neurri eta esku hartzeko jarraibideekin. Jakin badakigu protokoloen onarpena pausu txikia dela, eta ez eman beharreko bakarra, baina hala ere, aurrera pausu garrantzitsua dela uste dugu. Duela gutxi jakin genuen gainera NUPeko talde feminista eta LGTBI batzuen ekimenak izan [...]

Iritzi artikulua Campusa aldizkariaren 41. alean

27 iraila, 2016|News|

Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria den Campusa aldizkariak bidaltzen duen newsletter edo hedapen gutunean #USVreact proiektuaren inguruan idatzi dugun iritzi artikulua agertu zen pasa den astean. Bertan proiektuko kideok indarkeria sexualen inguruan ditugun ardura batzuk aipatzen ditugu, eta baita proiektua laburki azaldu ere. Testu osoa lotura honetan duzue irakurgai.