Proiektua amaitzen ari garen honetan oso pozik gaude bere fruitua izan den gida hau aurkezteaz. Gidari Indarkeria Sexualak Unibertsitatean – Aurre egiteko prestakuntza gida jarri diogu izenburua, eta oinarrian EHUn martxan jarri eta NUP eta HUHEZIn egin dugun formazioa zuen kabuz egiteko beharrezko dena biltzen du: fitxak, materialak eta material gehigarrietara loturak. Materiala burutzeko, gure lankide eta lagun diren URVko USVreact proiektu taldekoen laguntza izan dugu. Bere diseinua Anemona Studioak egin du.