Unibertsitateak indarkeria sexualak bizi dituzten pertsonak sostengatzen:

prestakuntza eredu iraunkorrak sortzen

Londreseko Brunel unibertsitateak zuzendutako ikerketa proiektu honetan zazpi bazkidek eta beste horrenbeste elkartutako bazkidek hartzen dute parte, herrialde ezberdinetakoak. Bere helburua unibertsitateko pertsonalari indarkeria sexuala antzeman eta bat-bateko erantzuna gauzatzeko prestakuntza eskaintzean datza.

Era berean, formazio hauek iraunkorrak bilakatzea dugu ikerketaren xedea, proiektua amaitu eta gero prestakuntzak indarrean jarrai dezan. Tokian tokiko praktikak aztertuko ditugu, gure testuinguru kultural zein instituzionalerako egokiak izango diren formakuntzak diseinatzeko asmoz. Unibertsitate bakoitzak prestakuntza eredu bat jarriko du martxan, 80 pertsonentzat, eta bazkide bakoitzak sortutako prestakuntza eredua ebaluatuko du.

Sortutako ikaspenak eta formazio ereduak web orrialdean eskuragarri egongo dira, doainik. Proiektu hau 2016ko martxoan abiatu genuen eta 2017ko azaroan itxiko dugu Londonen, emaitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko antolatutako konferentzian. Europar Batasunak diruz lagundutako ekimena da hau, Berdintasuna, Eskubideak eta Hiritartasuna programan.

UNIBERSTSITATEAK INDARKERIA SEXUALAK BIZI DITUZTEN PERTSONAK SOSTENGATZEN

About - stop
About - graduation
About - signing

EKIN DEZAGUN BATERA