EHUko indarkeria matxistaren aurkako protokolorako ideiak jasotzen jarraitzen dute Ianire Estébanez, Aitziber Bañuelos Ganuza eta Blanca Garatek.
Gaurkoan Psikologia Fakultatean egon dira, Donostia, HEFAn ikasten duten ikasleekin. Jende piloa agertu da eta saioa ederto dijoa… Egia esan duela ia bi urte #USVreact proiektuarekin hasi ginenean ezin genuen espero halakorik ikusterik eta asko pozten gaitu. Denon artean lanean jarraitzea ezinbestekoa da! Lan ederra EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza egiten ari dena!