Hemen dituzue hurrengo asteotan Bizkaiko kanpusean indarkeria matxistaren aurkako UPV/EHUren protokolo berria lantzeko egingo diren saioetako datak. Laster Gipuzkoa eta Arabakoen berri emango dugu ere. Saioetan parte hartzea irekia da eta izen ematea aukerazkoa (zenbat jende egon daitekeen jakiteko gutxi gora-behera). Animatu eta parte hartu!

Hona hemen hedapenerako testua:

UPV-EHUko GENERO INDARKERIARI AURRE EGITEKO PROTOKOLO BERRIA egiten gaude. Zure iritzia entzun nahi dugu! Zuk esateko duzuna entzun nahi dugu!! Horretarako, TALDE SAIO BATZUK antolatu ditugu Bizkaiko Campusean:

Ikasleentzat

URRIAK 2, ASTELEHENA, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 12:00-14:00, I Mintegian.

URRIAK 4, ASTEAZKENA, Leioako Iraskale Eskolan, 10:00-12:00, 0S03G gelan.

URRIAK 10, ASTEARTEA, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean – Sarrikon-,12:00-14:00, Irakasle Gelan (Gradu Aretoaren alboan).

URRIAK 16, ASTELEHENA, Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, 12:00-14:00, Medikuntza Batzar Aretoaren.

URRIAK 18, ASTEAZKENA, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean, 12:00-14:00, 04 Gelan.

URRIAK 27, OSTIRALA, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, 12:00-14:00, II Eraikina, P3I4A Gelan.

Irakasle eta bestelako langileak

URRIAK 30, ASTELEHENA, Leioako Liburutegiko Eraikineko 7. Gelan. GOIZEZ (11:00-13:00) edo ARRATSALDEZ (15:00-17:00).

Zure parte hartzea ezinbestekoa da. Aukeratu ondo datorkizun saioa eta zatoz!!!

Indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura da!!!

Etorri nahi baduzu, zure izena eman dezakezu helbide honetan:

indarkeriamatxistauni@gmail.com

Ezin baduzu etorri, zure iritzia ere helbide horretara bidal dezakezu.

Ziurtagiria emango da.