Eskoriatzako MUren egoitzan egon gara gaur, HUHEZIn, “Jazarpen sexista eta indarkeria matxista unibersitate-eremuan: berezitasunak eta aurre egiteko estrategiak” jardunaldietan. Parte hartzea oso zabala izan da, bereziki ikasle ugari gerturatu dira jardunaldira eta ondorioz oso pozik gaude gure ekarpena bertan egin izanaz. Hori gutxi balitz mahaian eserita izan ditugu gurekin beste hainbat kide ideia interesgarriak ekarri dizkigutenak. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk eta Goienan publikatu duten berria. (Argazkiak twitterreko @acarpintero_ eta @MUnibertsitatea kontuetatik hartu ditugu)