Hurrengo abenduaren 11n, asteartearekin, “Jazarpen sexista eta indarkeria matxista unibersitate-eremuan: berezitasunak eta aurre egiteko estrategiak” jardunaldian parte hartuko dugu #USVreact proiektutik.

Elhuyar eta Mondragon Unibertsitatea PLOTINA (Promoting Gender Balance and Inclusion in Research, Innovation and Training) izeneko Europako proiektuko kideek antolatzen dute jardunaldia. Egitasmo horren bidez emakume ikerlari gehiago egon daitezen sustatu nahi da, emakumeen karrera profesionalak sustatu eta genero-ikuspegia txertatu egiten den ikerketaren diseinu, garapen eta ebaluazioan. Horretarako, Europako sei ikerketa-zentrotan izaera berritzailea izango duten berdintasun-planak lantzen ari dira. Berdintasun-plan horietan landu beharreko gaien artean dago, hain justu, sozializazio bitarrean eta genero-ezberdintasunean jatorria duen jazarpenaeta indarkeria.

Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako Gunearen markoa baliatuta, gaiari buruz gogoeta egiteko jardunaldia antolatu dute eta haiekin kolaboratu dugu, gaitegia landuz eta gure ekarpena eginez. Hemen duzue egitaraua, eta hemen izena emateko lotura

Eguna: abenduaren 11, astelehena

Ordua: 10:45etik 13:00etara

Lekua: MU Eskoriatza