Denbora gutxiago falta da jada eta hemen jartzen dizuegu urtarrilak 26an Ibaetako Kanpusean egingo dugun jardunaldiaren inguruko informazio osoa. Dakizuen bezala, gure proiektua otsaila amaieran itxiko da ofizialki, nahiz eta formatu ezberdinetan gai honen inguruan lanean jarraituko dugun eta, beraz, jardunaldi hau proiektuaren fase honen itxiera bezala ulertu nahi dugu ere, nolabait. Jardunaldia urtarrilak 26an izango da, ostiralarekin, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean, Gradu Aretoan hain zuzen ere (mapa hemen). Egitaraua hemen azpian duzue (interbentzio bakoitza izenburuak daraman hizkuntzan izango da):
09:30 Aurkezpena / Presentación Marta Luxán Serrano, Mila Amurrio (USVreact, EHU)
10:00 Cuestiones conceptuales sobre las violencias sexuales desde las perspectivas feministas y claves de su abordaje en Cataluña. Patsilí Toledo (Antigona-UAB), Montse Pineda (Creacion Positiva)
11:45 Evaluando los cursos sobre violencias sexuales del USVreact y su influencia. Edurne Jimenez (USVreact, URV)
12:30 Escuchando para proponer: protocolo contra las violencias machistas en la UPV/EHU y su proceso de escucha Enara Agirre (Berdintasunerako Zuzendaritza), Ianire Estebanez, Aitziber Bañuelos (Eraikiz kolektiboa)
15:30 USVreact-ek EHUrako sortutako formazio ereduaren aurkezpena eta eztabaida Jokin Azpiazu Carballo (USVreact, EHU)
Jardunaldian izena ematea dohainik da eta formulario errez hau betez egin daiteke. Izena eman gabe ere etortzea dago, baina eskertuko genuke izena emango bazenute aldez aurretik jakiteko gutxi gora-behera zenbat izango garen.
Eskertuko dugu informazio hau nahi beste zabaltzea eta baita hemen dagoen kartela inprimatu eta egokien deritzozuen kortxoan edo paretean jartzea.