Pasa den astean aurkeztu zuten Iruñean Kattalingune LGTB arreta zerbitzua eta asko pozten gaitu notiziak. Zerbitzua bertako Alberejas kalean kokatu dute, baina haien webgunearen bidez ere kontaktatu daiteke haiekin. Esan dutenez abuztuan martxan jarri zituztenetik 300 bat kontsulta jaso zituzten, eta gure ustetan zerbitzuaren beharraren adierazlea da hori, zalantzarik gabe. Elkar-sostengatzeko taldeak jarri dituzte martxan eta hainbat lagunek hartzen dute parte. Gure ikuspegitik, espero dugu unibertsitateetan LGTBfobia bizi dutenek ere baliabide bat izatea elkar sustengatu eta jabetzeko eta, zalantza gabe, gero eta sotilagoak diren LGTB pertsonen aurkako indarkeriak azaleratzeko. Ongi etorri beraz.