Aste honetan, astelehen eta asteazkenean, egin ditugu UPV/EHUko indarkeria matxistaren kontrako protokolo berriari begira egiten ari garen saio-sortaren lehen ekinaldiak. Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean egon ginen astelehenean eta Irakasleen Eskolan asteazkenean (argazkitan). Bietan jende dexente agertu zen, eta egindako ekarpenak oso interesgarriak aeta baliotsuak izan zirelakoan gaude. Orain hurrengo zitak dauzkagu parean:

Topaketa hauek Aitziber Bañuelosek (Eraikiz Kolektiboa) eta Ianire Estebanez-ek dinamizatzen dituzte.

 

Ikasleentzat

URRIAK 10, ASTEARTEA, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean – Sarrikon-,12:00-14:00, Irakasle Gelan (Gradu Aretoaren alboan).

URRIAK 16, ASTELEHENA, Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, 12:00-14:00, Medikuntza Batzar Aretoaren.

URRIAK 18, ASTEAZKENA, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean, 12:00-14:00, 04 Gelan.

URRIAK 27, OSTIRALA, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, 12:00-14:00, II Eraikina, P3I4A Gelan.

Irakasle eta bestelako langileentzat

URRIAK 30, ASTELEHENA, Leioako Liburutegiko Eraikineko 7. Gelan. GOIZEZ (11:00-13:00) edo ARRATSALDEZ (15:00-17:00).

Animatu eta parte hartu, denon artean aurrerantz goaz !