Atzo onartu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan “jazarpen psikologiko, sexu-jazarpen eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako” protokoloa, prebentziozko neurri eta esku hartzeko jarraibideekin. Jakin badakigu protokoloen onarpena pausu txikia dela, eta ez eman beharreko bakarra, baina hala ere, aurrera pausu garrantzitsua dela uste dugu. Duela gutxi jakin genuen gainera NUPeko talde feminista eta LGTBI batzuen ekimenak izan zituen zailtasunak Iruñean ospatzen den Karpako unibertsitate jaian erasoen kontrako neurriak planteatzeko. Bi berriok argi uzten digute unibertsitate esparruan sexu indarkeriaren aurka egiteko dauden zailtasunak baina baita asmo eta determinazioa. Jarraitu dezagun bada!
Hemen uzten dizuegu berria NUPeko web orrian jasoa, eta baita Noticias de Navarran eta naiz.infon (gazteleraz).