Kattalingune aurkeztu dute, LGTB arreta zerbitzua
Pasa den astean aurkeztu zuten Iruñean Kattalingune LGTB arreta zerbitzua eta asko pozten gaitu notiziak. Zerbitzua bertako Alberejas kalean kokatu dute, baina haien webgunearen bidez ere kontaktatu daiteke haiekin. Esan dutenez abuztuan martxan jarri zituztenetik 300 bat kontsulta jaso zituzten, eta gure ustetan zerbitzuaren beharraren adierazlea da hori, zalantzarik gabe. Elkar-sostengatzeko taldeak jarri dituzte martxan [...]