Aurrera goaz gure ikastaroekin. Hurrengo asteotan ikastaro “fokalizatuak” egingo ditugu. Honek esan nahi du ikastaroa unibertsitateko edozein langileri irekia izan ordez, fakultate eta ikastegi zehatzetan eskainiko dugula. Uste dugu hau lagungarria izan daitekeela, leku berdinean lanean ari diren pertsonak elkarrekin jarri eta denon artean indarkeria sexualari aurre egiteko estrategia eta proposamenak pentsatzea errazagoa izan baitaiteke horrela, erreferentzia berdinak izanik.
Hurrengo asteotan, beraz, Gasteizko Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren fakultatean izango gara, hala nola Leioak Irakasle Eskolan eta Gasteizko Irakasle Eskolan. Fakultate edo eskola hauetako kidea bazara eta oraindik ez baduzu honen berri izan, gure emailera idatzi dezakezu (ehu // a bildua // usvreact // puntu // eus) eta behar duzun informazio dena helaraziko dizugu.