#USVreact proiektua hasi genuenetik gure helburuetako bat saretze lana egitea da, jakin badakigu jende ugari dagoela guk jorratzen dugun gaiaren inguruan lanean eta hori dela eta guretzako oso garrantzitsua da haiekin topatu, konpartitu eta urteetan sortu den jakintzari ahalik eta probetxu handiena ateratzea. Proiektuko kide ezberdinak, beraz, jardunaldi eta topaketa ezberdinetan egongo gara.

Hasteko, azaroak 11n Bilbon, ekonomia eta enpresa fakultatean (Sarrikon), Eraikiz kolektiboak jardunaldia antolatu du eta bertan parte hartuko du gure kide Mila Amurriok “feminismoa emakumeen indarkerian kontrako indarkerien interpretazio marko bezala” hitzaldia eskainiz.

Azaroak 14an, Nafarroako Parlamentuan antolatzen diren mahai-inguruen baitan, “Acoso psicológico, acoso sexual y acoso por razón de sexo en el ámbito laboral” mahai ingurua ospatuko da eta bertan izango da Marta Luxan. Harekin batera Anabel Zariquiegui, Eroski supermerkatuen gerentea Nafarroan eta Juan Ignacio Marcos, abokatua eta Jazarpen eta Diskriminazioaren Euskal Behategiko koordinatzailea.

Azaroak 26an, Kursaalean ospatuko diren VIII JORNADAS ESTATALES DE PSICOLOGÍA CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO jardunaldietan parte hartuko dugu, “por una cultura del buen trato, encuentro interdisciplinar” mahaian.

eraikiz