Atzo argitaratu zuen UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) bere abenduko eskaintza, Unibertsitateko irakasleen irakas-prestakuntza (UIPRE) deialdiaren barruan. Beste ikastaro interesgarri batzuekin batera gure ikastaroa ere eskaintzen da, urtarrilean zehar burutuko dena euskaraz zein gaztelaniaz, “Indarkeria sexuala unibertsitatean: prebentzioa, laguntza eta eraldaketa”. Ikastaroa UPV/EHUko langileei zuzendua dago, eta informazio osoa topatu dezakezue HELAZen web orrian. Interesa izan dezakeen norbait ezagutuz gero, ez izan zalantzarik eta bidali informazio hau.

helaz